'Itsaso Txuri-Urdina' elkartasunezko kantarekin animatuko dute gaur Reala
Real Sociedad Fundazioa eta Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartearen harremanaren ondorioz sortutako abesti bat da.
Gaur Osasunaren aurkako partidaren atarian entzungo da osorik Itsaso Txuri-Urdina abestia. Anoetako bideo markagailuan estreinatuko dute. Real Sociedad Fundazioa eta Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartearen harremanaren ondorioz sortutako elkartasunezko kanta bat da. Realeko lehen taldeko jokalariek, Amets Arzallus bertsolariak, Aiora Zulaikak (Pirritx) eta Orfeoi Txikiak jarri die ahotsa pieza honi.
CD-a salgai izango da Estadioaren tabernetan eta Realeko bi denda ofizialetan. Bi eurotan salduko dute, eta jasotako diru guztia Irrien Lagunak Gizartegintza Elkarteari emango diote.