
(Argazkia: Realsociedad.com)
Bost eta huts irabazi dio Realak Osasunari. Nagusitasunez irabazi du Anoetan Osasunaren aurkako euskal derbia. Jon Ansotegi, Iñigo Martinez, Antoine Griezmann, Chory Castro eta Haris Seferovic izan dira golegileak. Lehen zati orekatuaren ondoren, bigarrenean nagusi izan dira txuri-urdinak. Lehen zatia nahiko orekatua izan da, baina geldikako jokaldi bati esker, atsedenaldira aurretik heldu dira txuri-urdinak. on Ansotegik sartu du lehen gola.
Aldageletatik bueltan, gauzak eroso jarri dira donostiarrentzat. Berehala Iñigok bigarrena egin du, eta hortik aurrera hasi da Realaren gol festa. Hirugarren gola Griezmannek, laugarrena Chory Castrok eta bosgarrena Seferovicek egin dute.
Datorren jardunaldian Real Madrili egin beharko dio aurre Santiago Bernabeun.