Realeko neskek puntu baliotsu bat lortu dute gaur Zubietan
http://youtu.be/buj4lzkVfwI
Emakumeen Lehen Mailako aurkari indartsuenetako baten aurka jokatu du gaur Realak Zubietan: Valentziaren aurka. Txuri urdinek haien atea hutsean mantendu dute lehiatua izan den neurketan, lehen zatian batez ere. Puntu baliotsu bat lortu dute gaur eguerdian.
Partida hasi bezain laster, bi taldeek arerioen atea bilatu dute. 15. minutuan, Naiara Beristainek baloi bat jaso du area ertzean, baina bere jaurtiketa Valentziaren atezainak gelditu du. Hamar minutu geroago, txuri urdin jokalari berak gola sartzeko beste abagunea izan du, eskuinetik erdiratutako baloi bati esker, baina gutxigatik kanpora bidali du. Aurkariak ere markagailua estreinatzen ahalegindu dira, baina Cristina Cornejok bere lana ondo egin du.
Bigarren zatian, berriz, Valentzia jokoan nagusi izan da eta arriskua sortu du txuri urdinen arean, baloi geldituko jokaldietan batez ere. 60. minutuan, atezain gipuzkoarrak kornerrera bidali du aurkariek ateratako falta bat. Ondoren, haizeak bi kornerretan eragina izan du, defentsei beren lana zailduz. Hala ere, arriskuari ondo ekidin diote, eta Unai Gazpiok entrenatutako neskek bizpahiru kontraeraso izan dituzte gola sartzeko, baina ez dute asmatu azken pasea ematerako orduan.
Berdinketa honekin, txuri urdinek hamar puntu gehitzen dituzte sailkapenean. Hurrengo astean etxean Granada CF jasoko dute.


