Surflariak Kontxan eta Ondarretan
Denboraleak, gaurko egunez behintzat, surflarien ohiturak aldatu ditu. Surflari askok Zurriolako hondartza utzi, eta Ondarreta eta Kontxan ibili dira olatuak hartzen. Pukas surf eskolako ikastaroko gaztetxoak Kontxan izan dira goizean. Ikastaroaren arduradunak azaldu dio Irutxuloko Hitzari Groseko hondartzako olatuak indartsu jotzen ari zirela, eta horregatik Kontxara joatea erabaki dutela.
Ondarretako hondartza aldean, eta Haizearen Orraziaren inguruan ere itsasoa zakar zegoen, eta surflari andana elkartu da bertan.
- (Argazkia: Nerea Lizarralde)
- (Argazkia: Nerea Lizarralde)
- (Argazkia: Nerea Lizarralde)
- (Argazkia: Nerea Lizarralde)
- (Argazkia: Nerea Lizarralde)
- (Argazkia: Nerea Lizarralde)