Bi surflari erreskatatu dituzte Zurriolako espigoian
Gurutze Gorriak eta suhiltzaileek Zurriolan erreskate lanak egin dituzte gaur eguerdian. Bi surflarik laguntza eskatu dute, espigoi aldean baitzeuden uretatik atera ezinik. Gurutze Gorriak atera ditu uretatik uretako motorretan.