Gipuzkoa Basketek gogor egin dio Bartzelonari (81-74)
Sito Alonsoren taldeak 10 puntuko aldea izan du, baina Bartzelona nagusitu da partidaren amaieran.
Partida bikaina jokatu du gaur Gipuzkoa Basketek. Txapeldunordeari, Bartzelonari, gogor egin dio. Partida osoan nagusitasunez aritu zen Sito Alonsoren taldea, eta hamar puntuko aldea ateratzea lortu du. Amaieran, ordea, Bartzelonak indarrak atera ditu eta garaipena kendu dio eskuetatik Gipuzkoa Basketi (81-74).