Gipuzkoako Artisten Elkarteko kideek kalera atera dituzte artelanak
Hileko lehen igandetan euren artelanak hartu, eta kalera ateratzen dira Gipuzkoako Artisten Elkarteko kideak. Eguraldi ona egiten duenean Bulebarrean jarri ohi dute arte azoka, baina gaurkoan, euriaren beldur Gipuzkoa plazan elkartu dira.