(Argazkia: Bera Bera Eskubaloia)
Egungo txapeldunordearen aurka galdu du Bera Bera Eskubaloiak Norvegian.
Erronka zaila zen Bera Bera eskubaloiarentzat. Egungo txapeldunordearekin neurtu zen atzo arratsaldean Norvegian. Talde indartsua da Larvik, eta gipuzkoarren taldean hainbat jokalarik ezin izan zuten jokatu, lesionatuta zueden eta.
Halere, Bera Bera kontzentratuta irten zen, eta bukaera arte aurpegia eman zuen. Lehenengo zatiaren amaiera arte Larvikek ez zuen lortu Bera Beraren aurretik jartzea. Izan ere, 6-2 aurreratu baziren ere, Castro, Elorza eta Pinedok markagailuari eutsi zioten. Alba Menendezen gol batek 9-6 ezarri zuen, baina hortik aurrera Larvikek abantaila haunditu zuen, atsedenaldira 15-9 iritsi zirelarik.
Bigarren zatian, Bera Bera ez zen kikildu. Pinedo lehenengo lerrora pasatu zen eta Maitane Etxeberriak Championsen lehenengo gola sartu zuen. Bera Berak tarteari eutsi zion eta Matxalen Ziarsolok bi kontraeraso egin zituen.
Azken hamar minutuetan, Imanol Alvarezek Pinedo eseri zuen, Maitane Etxeberria eskuin albokoan jarri zuen eta gipuzkoarrek Patri Elorza eta Alba Menendez aurkitu zituzten eraso jokoan. Halere, ez zuen abantaila gutxitzeko aukerarik izan, eta 8 goleko aldearekin galdu zuen Bera Berak (29-21). Larvik Champions League irabazteko faboritoetako da.