Zaborren kudeaketaren inguruko parodia bat egin dute
http://youtu.be/_xOZ1BHOXxk
Asteburuan Zaborzaleen Topaketa egin dute Ubako aterpean. Herri eta arlo desberdinetako adituak elkartu eta hiri hondakinen kudeaketari buruzko ezagutzak partekatu dituzte bertan. Gaur eguerdian amaitu dira topaketak, Gipuzkoako Aldundiaren egoitzan egin duten elkarretaratzearekin batera.
‘Errausketarik ez. Ez dezatela gure etorkizuna erre’ lelopean elkarretaratzea egin dute Aldundian.Asteburuan Zaborzaleen Topaketa egin dute Ubako aterpean. Herri eta arlo desberdinetako adituak elkartu eta hiri hondakinen kudeaketari buruzko ezagutzak partekatu dituzte bertan. Usurbilera bisita bat ere egin dute, atez ateko sistema bertatik bertara ezagutzeko. Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundea eta Donostia Bizirik dira Zaborzaleen XXIII. Topaketaren antolatzaileak, Ekologistak Martxan taldearen laguntzarekin.
Gaur eguerdian amaitu dira topaketak, Gipuzkoako Aldundiaren egoitzan egin duten elkarretaratzearekin batera. Hain zuzen, Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak urte askoan errausketaren aldeko apustua egin dutela, eta errausketaren alternatibak eztabaidatzeari ere uko egin diotela salatu dute. Errausketaren Aurkako Herri Plataformako kide Kepa Olaizen arabera, bai Txingudin eta bai Zubietan errauste plantak egiteko proiektuen alde egin izan du Aldundiak: “Azkenean gizarteak aurkako jarrera agertu du, eta Txingudiko proiektua bertan behera utzi behar izan dute. Orain Zubietakoa ez egiteko gerran gabiltza”.
Zaborren kudeaketaren aferaren inguruko parodia txiki bat egin dute elkarretaratzean. Kartoizko errauste planta bat jarri dute kalean, eta haren aldamenean alfonbra batzuk jarri dituzte. Agintariz mozorrotu dira topaketan parte hartu duten parte hartzaileetako batzuk, eta erratzarekin, zaborra alfonbra azpian ezkutatu dute. Beste parte hartzaile batzuk birziklatzearen alde oihu egin dute, eta alfonbra azpian gordetako zaborra gaika sailkatu dute. “Zaborra nahastu egiten bada, eta sailkatzen ez bada, hori guztia ezin da berrerabili, eta erraustegian bukatzen du. Guk ulertzen dugu hor dauden hondakinak berrerabili egin behar direla, eta gaikako bilketaren bidez beste alternatiba bat sor daitekeela”, azaldu du Olaizek.
Lehen aldiz Donostian elkartu dira. Olaizek uste du garrantzitsua zela Zaborzaleen Topaketa Gipuzkoako hiriburuan egitea: “Eztabaida handia dago, gaia pil pilean dago, eta erakutsi nahi genion jendeari badela beste modu bat zaborrak kudeatzeko”. Zaborren kudeaketa alderdikeriarekin nahastu dela azaldu du Olaizek, eta Katalunia jarri du eredu gisa: “Atez ateko sistema askotariko alderdiek defendatzen dute. Hemen badirudi zenbait alderdiren egoskorkeria dela”.
Erraustegiaren aurkako protesta Gipuzkoako Aldundiaren egoitzan. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Erraustegiaren aurkako protesta Gipuzkoako Aldundiaren egoitzan. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Erraustegiaren aurkako protesta Gipuzkoako Aldundiaren egoitzan. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Erraustegiaren aurkako protesta Gipuzkoako Aldundiaren egoitzan. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea