Itsasaldeko arriskua dela eta, alerta laranja ezarri dute
Donostiako Udalak ohartarazi du itsasaldeko arriskua dela eta alerta laranja ezarri dutela. Arratsaldean, 15:00etatik 19:00etara bost metroko olatuak espero dituzte.
Egun euritsua izango da gaurkoa, Euskalmeten arabera. Goizean tarteka egingo du, baina eguerdian haizearen norabidea ipar-mendebaldera aldatu, eta etengabe ariko du.Eusko Jaurlaritzako segurtasun sailak euriari dagokion alerta horia ezarri du.