Jende ugari hurbildu da olatuak ikustera
http://www.youtube.com/watch?v=J2vTA2bfnIw
Alerta laranja ezarri duten arren, jende ugari hurbildu da gaur arratsaldean olatuez gozatzera. IRUTXULOKO HITZA Ondarreta hondartza inguruan izan da eta bertan zeudenekin hitz egin du. Gehienek, olatu handiak egongo zirenez, arratsaldea pasatzera joan dira eta beste batzuk itsasoen onurak aprobetxatu dituzte. Arrantzale batzuk azaldu dutenez, zaila da denboralearekin arrantzatzea, baina itsasoaren zakartasuna dela eta, arrain ugari iristen dira kostara. Surflariek, bestalde, espero ziren bost metroko olatuak hartzeko aukera izan dute.
Eduardo Txillida Pasealekuan izandako zuloaren ingurua hesiekin babestu dute eta denboraleak Haizearen Orraziko sarrera oinezkoentzako itxita egotea eragin du.