Eguerditik aurrera hobetuz joango da giroa
Euskalmeten arabera, euria gogotik egingo du goizean, eta ipar mendebaldeko haizea zakar ibiliko da. Eguerditik aurrera, pixkanaka, hobetuz joango da giroa. Euri gutxiago egingo du eta haizeak ere indarra galduko du pixkanaka. Tenperaturei dagokionez giro epela egingo du. Balio altuenak 16 eta 20 gradu artekoak izango dira.