Haizeak Donostiako Euskotreneko zerbitzua eten du goizaldean
Haize ufada gogorrak izan dira gaur goizaldean, eta Donostiako Euskotreneko zerbitzua eten egin behar izan dute 04:00etatik 07:30era. Zuhaitz bat Anoetako trenbidera erori da eta bidea moztu behar izan dute. Ordu honetarako jada normaltasunez ari dira lanean Euskotrenen.