"Realak badu garaia irabazteko, ea bi eta huts irabazten duen"
http://youtu.be/cAuoiHizT3g
Gaur Realak Manchester United hartuko du 20:45ean Anoetan. Atzo arratsaldean zale asko sarrerak erostera joan zen Anoetako leihatilara, eta realzale batzuekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAK. Anoeta inguruko zenbait tabernarirekin, eta Euskotreneko langile batekin ere hitz egin du. Guztiei eskatu die esateko zein emaitza espero duten eta guztiak baikor agertu dira. Realak irabazi egingo duela adierazi dute.