EAJk Toki Entitate Txiki izaera defendatzen jarraituko du
Bihar arratsaldeko 19:30ean EAJko ordezkariak Igeldoko eskolara joango dira herritarrei beren proposamena adierazteko.
Igeldoren ezaugarriak eta izaera berezia kontutan hartuta Eneko Goia, EAJko bozeramailearen arabera, Toki Entitate Txikia izatea litzateke Igeldorentzako egokiena. “Hori defendatu dugu hasiera hasieratik, eta hori defendatuko dugu astelehenetik aurrera ere”, esan du Goiak.
Jeltzaleak ez dira igandean Igeldon izango begirale gisa. Kontsulta batek bi helburu izan ditzakeela adierazi du Goiak. Batetik, herritarren iritzia jasotzea, eta bestetik herritarren arteko aldentzeak sorraraztea. Bigarren aukera azpimarratuz, Igeldoko herri galdeketa aldebakarrekoa izan dela salatu du Goiak, eta ez duela ekarpenik egingo. “Emaitza edozein dela ere, galdeketak ez du aldaketarik ekarriko, eta Igeldoren arazoa ez da igandean konponduko”, esan du jeltzaleak.