Axier Jaka: "Aldundiak eman beharreko pausoen zain geratzen gara orain"
Donostiako Udaleko Informazio eta Pardaidetza zinegotzi Axier Jaka begirale bezala aritu da Igeldoko herri kontsultan, beste hiru udal ordezkarirekin batera. Honek ere zoriondu ditu igeldotarrak, “parte hartze masibo eta nabarmenagatik”. Igeldoko herritarren iritzia agerian geratu dela esan du, eta herri kontsulta tresna eraginkorra dela frogatu dela azpimarratu du. “Herritarrek horrelako espazioak behar dituzte”, adierazi du. Igeldoko kasuan, herritarrek hitz egin dutela esan du. “Aldundiak eman beharreko pausoen zain geratzen gara orain”, erantsi du. Bestalde, kontsultan errolda egoki erabili dutela jakinarazi du; “beharrezkoak diren bermeekin” egin dutela, alegia.