Garbiñe Errekondo: "Igeldotarrek oso garbi hitz egin dute; Igeldok herri izan nahi du"
Gipuzkoako Foru Aldundiko Foru Administrazio eta Funtzio Publikoko diputatu Garbiñe Errekondok igeldotarrak zoriondu ditu, herri kontsulta “normaltasun osoz˝ egiteagatik eta parte hartze altuagatik, “inoizko altuena”. Hain zuzen ere, azaroaren 10ekoak duela 19 urte egindako kontsulta baino 4 puntu gehiagoko parte hartzea izan duela adierazi du. Horrenbestez, “masiboki” joan direla bozkatzera ondorioztatu du. “Igeldotarrek oso garbi hitz egin dute; Igeldok herri izan nahi du”, nabarmendu du.
Aldundiak emaitza oso kontutan hartuko duela berretsi du, eta erabaki bat hartzeko beste txostenekin batera aztertuko duela esan du.