Jose Ignacio Galparsoro: "Emaitza eta parte hartzea bikainak izan dira"
Itsas Aurrek datozen orduetan egingo du igandeko herri kontsultaren balorazioa. Hori publiko egin aurretik, desanexioaren aldeko elkarteko ordezkari Jose Ignacio Galparsorok lehen iritzi bat plazaratu du. “Balorazio zoragarria egiten dut; emaitza eta parte hartzea bikainak izan dira. Izan ere, azken hauteskundeetan %10 gutxiagokoa izan zen parte hartzea”, esan du.
Baiezkoa “zabal eta garbi” gailendu dela nabarmendu du. Orain, aldundiaren erabakiaren zain egongo direla jakinarazi du. “Agindutakoa betetzea espero dugu; hots, emaitza kontutan hartuko duela”, erantsi du.