Bertsolari Txapelketa Nagusira joateko autobusa, Egiatik
Abenduaren 15ean BECen jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalera joateko autobus bat antolatu dute Egian. Autobusa 9:10ean irtengo da Tabakaleratik. Autobus honetan joateko izena eman daiteke Kata eta Ostotsa tabernetan. Finalerako sarrerak agortzen ari direla ohartarazi dute, eta sarrerak lehenbailehen erosteko.


