Liburuaren aurkezpen irekia asteazkenean, azaroaren 13an, egingo due, San Telmo Museoko areto nagusian 19:00etan.

Juan Karlos Izagirrek eta Xabier Urmenetak liburua aurkeztu dute. (Argazkia: Lide Ferreira)
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak eta Xabier Urmeneta psikiatra eta historialariak Fernando
Sasiain Brau Donostiako alkate errepublikanoa, historiaren ahanztura liburua aurkeztu dute, San Telmo Museoan.
Donostiako Udalak oroimen historikoa berreskuratzearen konpromisoa agertu nahi izan du argitaratze honen bidez eta frankismoan, gerra zibilean nahiz diktaduran giza eskubideak urratuak izan zituztenei aitortza egin. “Merezi zuen aitortza egiten zaio Sasiani liburu honekin eta ahaztuta geratu zen pertsona eta pertsonaia historikoa ezagutzeko balio du”, esan du Juan Karlos Izagirrek.
Fernando Sasiain 30. hamarkadan Donostiak izan zuen azken alkate errepublikanoa izan zen eta bera ahazteko hainbat arrazoi egon ziren. Xabier Urmenetak liburuaren egileetako batek azaldu duenez, “alkateak sustaturiko erakunde publiko zein alderdi eta elkarte politikoek ez irautea” izan zen arrazoietako bat; eta, bestea, “gaixo mentala” izatea. Izan ere, Fernando Sasiain Palentziako psikiatriko batean hil zen. “Ez zuen inork aldarrikatu eta pertsonaia historikoaz gain, pertsona aldarrikatzeko unea iritsi da”, azpimarratu du Urmenetak.

Fernando Sasian Brau Donostiako alkate errepublikanoaren omenez jarritako plaka. (Argazkia: Lide Ferreira)
Liburuak alkatearen bizitza eta ekarpenak kontatzen ditu, zeukan konpromezua islatuz. Esate baterako, Donostiako Itunaren sustatzailea izan zen eta gaur San Telmo Museoa bezala ezagutzen duguna berak sortu zuen, hirian zeuden ondareak eraikinean bilduz eta museoan bihurtuz. Gainera, “demokratikoki hautatua izan zen alkate bakarra” dela adierazi du liburuaren egileak.
Aurkezpen irekia asteazkenean, azaroaren 13an, 19:00etan, egingo dute, Fernando Sasiainen heriotza gogora ekartzeko, azken hau azaroaren 15ean hil baitzen. Bertan, Xabier Urmeneta eta Iñaki Markez,
Osasun Mentalaren Elkarteko kide eta liburuaren egileez gain, Paco Etxeberria auzitegi medikua eta Idoia Estornes historialaria egongo dira.
Liburua eskuragarri dago hiriko udal liburutegi publikoeran, online bertsioa Donostiako udaleko webgunean eta liburu denda nagusietan ere. Aurkezpen irekira bertaratzen direnak ere liburuaren aleak eskuratzeko aukera izango dute.