Azken Ikasle Dantza jaialdia, bertan behera
Donostiako jaialdiak diru galera handia ekarriko ziola ikusi dute Ikasle Abertzaleek, eta horrek “aurrera begirako lan politikoa baldintzatu” egin dezakeela.
Azken Ikasle Dantzarik ez da izango larunbatean Donostian. Illunben egitekoa zuten jaialdia Ikasle Abertzaleek, baina espero baino sarrera gutxiago saldu dituzte. Egun batzuk falta dira larunbaterako oraindik, baina ez dute posible ikusten sarrera salmena nabarmen handitu eta jaialdia bideragarri egitea. Bertan behera uztea erabaki dute, hortaz.