Euskaraz bizitzeko hamaika jarduera prestatu dituzte azaroan
Euskararen Egunaren harira egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek.
Abenduaren 3an Euskarak 365 egun lelopean ospatuko da Euskararen Eguna. Motorrak berotzen hasteko, ordea, azaroan ere euskaraz bizitzeko hainbat jarduera izango dira.
- Azaroak 12, asteartea, 19:00, Intxaurrondo Kultur Etxea: Dani Fano, umorea eta satira. Iosu Mitxelenak gidatuta, elkarrizketa komikigilearekin.
- Azaroak 12, asteartea, 18:30, San Telmo Museoa: Koloreztatu euskararen bidea. Bagera Elkartea sustatzen ari den hausnarketa. Parte hartzaileak 3 taldetan egingo dute lan 3 ildo garatzeko: Administrazioan eragitea, Euskaldunon trinkotzea eta Euskararen erabilera areagotzea.
- Azaroak 14, osteguna, 19:30, Larrotxene Kultur Etxea: Bertsolari. Asier Altunak bertsolaritzari buruz egindako filma.
- Azaroak 16, larunbata, 17:00, San Telmo Museoa: Gure hiria eraikitzen. Hiriaren eta hirigintzaren deskubrimendu sortzaile eta ludikoa. Familientzat.
- Azaroak 16, larunbata, 18:00, Konstituzio plaza (Parte Zaharra): Erromeria. Bagera eta eta Udalaren Musika eta Dantza eskolak antolatuta, euskal dantza tradizionalen erromeria.
- Azaroak 17, igandea, 19:00, Antzoki Zaharra: Gau-Beranduan. Harkaitz Cano, Petti eta Joxan Goikoetxearen ikuskizuna. Kantu eta poema zaharrak, bertsioak eta emanaldirako espresuki ondutakoak.
- Azaroak 18, astelehena, 19:00, Liburutegi nagusia (San Jeronimo kalea): Donostia, 1936ko borrokak. Andrea Heuschmid, Baskale elkarteko kideak, Ioseba Landa, historialariak eta Lau Haizetara Gogoan elkarteko kide baten hitzaldia.
- Azaroak 18, astelehena, 19:30, Kresala zinekluba (Arrasate kalea): Tximeleta burdinan. Hainbat indarkeria-motaren biktima izan diren emakumeen testigantzak biltzen dituen dokumentala. (Nor bere hizkuntzan aritzen da).
- Azaroak 19, asteartea, 19:00, San Telmo Museoa: Espainiar koroa eta euskal probintziak. Jon Arrieta eta Joseba Agirrezkuenagaren hitzaldia.
- Azaroak 21, osteguna, 19:00, 2016 egoitza (Su-hiltzaileen etxe ohia): Euskoa. Iparraldeko tokiko moneta. Bagerak antolatutako hitzaldia.
- Azaroak 22, ostirala: 22:00, Intxaurrondo Kultur Etxea: Herrikojak. Pomada taldeko Xarles Beldak gidatutako taldeak euskal musikaren bertsio lotsagabeak egiten ditu. Manel talde katalan arrakastatsuak joko du ondoren.
- Azaroak 22 eta 23, ostirala eta larunbata, 20:00, Antzoki Zaharra: Lurra astinduz. Karrika antzerki taldeak Espainiako gerra zibilaren osteko bizipenak kontatzen ditu antzerki honetan.
- Azaroak 24, igandea, 11:00, San Telmo Museoa: 200 urteko hiria. Arkitektoa eta Donostiako Eskola Politeknikoko irakaslea den Carmiña Dovaleren eskutik, Parte Zaharretik bisita gidatua.
- Azaroak 24, igandea, 20:00, Victoria Eugenia antzokia: Ruper Ordorika. Azukre koxkorrak diskako kantuekin osatutako emanaldia.
- Azaroak 25, astelehena, 19:30, Liburutegi nagusia (San Jeronimo kalea): Muskuiluak afaltzeko. Birgit Vanderbeke idazlearen liburuari buruzko literatura solasaldia.
- Azaroak 26, asteartea, 19:30, Lugaritz Kultur Etxea: Bertsolariak eta Bardoak. Joxerra Garziak emango duen hitzaldian bertsolarien, bardoen eta kantautoreen paperak izandako bilakaera jorratuko du.
- Azaroak 27, asteazkena, 19:30, Tomasene Kultur Etxea: Kafkaren aulkia. Arantxa Urretabizkaia idazleak eta Uxue Alberdi eta Andoni Egaña bertsolariek, Pello Ramirezen txeloaren eta akordeoiaren doinuen gainean, ordu eta erdi inguruko jarduna txirikordatuko dute emankizun honetan.
- Azaroak 29, ostirala, 22:30, Lugaritz Kultur Etxea: Donostia bertsotan. Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Amets Arzallus eta Jon Maia arituko dira bertso saioan. Gai-jartzailea Josu Goikoetxea.
- Azaroak 29, ostirala, 20:00, Ernest LLuch Kultur Etxea: Yogurinha Borova biluziz. Artista polifazetikoak azken diska aurkeztuko du, eta Ana Morales, Nerea Izagirre eta Jexuxmari Susperregik elkarrizketatuko dute. Bi eletan izango da.
- Azaroak 30, 17:00, Doka: Sentimenduen hauspoz. Imanol Larzabali buruzko bideo proiekzioa, eta, ondoren, Mikro irekia.
- Azaroak 30, 21:00, Larratxo Kultur Etxea: Governors + Sen + Eratu. Kontzertua.
- Abenduak 1, 19:00, Antzoki Zaharra: Indar bat dabil hor. Mikel Markezen musika emanaldia.
- Abenduak 3, 10:30, Ernest LLuch Kultur Etxea: Bularretik mintzora. Haur eta gurasoentzako irakuketa kluba.
- Azaroak 23, larunbata, 20:00, Intxaurrondo Kultur Etxea: LLoba. Iparraldeko Möi Möi kolektiboa Intxaurrondon bertan garatzen ari den ikuskizuna. Musika elektronikoa, dantza eta ikus-entzunezkoak uztartuko ditu.
- Azaroak 28, osteguna, 19:30, Larrotxene Kultur Etxea: Hariari tiraka. Juan Arriola eta Arkaitz Miner biolin jotzaileek euskal tradizioko erritmoak joko dituzte. Gari Otamendi dantzariak lagunduko ditu.
- Azaroak 29, ostirala, 19:00, Bernart Etxepare plaza: Gaztainerrea. Gaztaina jana borondatearen truke, trikitilariak eta auzoko gazteen antzerkia: Festetan ere ernai.
- Azaroak 29, ostirala, 22:00, Letaman gaztetxea: Besteik-pe eta Gozo-gozo taldeen kontzertua.
- Azaroak 30, larunbata, 11:30, Letaman gaztetxea: Pareta margoketa.
- Azaroak 30, larunbata, 14:00, Zulo zahar elkartea: Bertso bazkaria.
- Azaroak 30, larunbata, 18:00, Intxaurrondo Kultur Etxea: Izarrak Plazara. 18 urtetik beherako haur eta gazteen talentu erakustaldia: dantza, musika, antzerkia…
- Abenduak 3, asteartea, egunean zehar, Sagastieder plaza: Hitzen zuhaitza. Auzoko ikasteetako haur eta gazteek ekintza artistikoa egingo dute, eta 365 hitz eskegiko dituzte, Sagastieder plazako pergolan.
- Azaroak 29, 17:00, Martin Santos plaza: Euskararen eguna Egian. Haur jolasak, txokolatada, trikipoteoa eta Bertso afaria Arrano elkartean: Sebastian Liazso eta Alaia Martin.
- Azaroak 29, 17:30, Ander Arzelus plaza (Martutene): Poxpolotakonpainia.com. Pailazoen emankizuna.
- Azaroak 29, 18:00, San Telmo Museoa: Euskaraz eta kolorez. Euskararen alde kartelak sortzeko tailerra.
- Azaroak 29, 19:30, Loiola Kultur Etxea: Erramun Martikorena. Kontzertua.
- Azaroak 29, 21:00, Ikasbide kultur elkartea (Amara Berri): Bertso afaria. Aitor Mendiluze eta Sustrai Kolina.
- Azaroak 30, 12:00, Ikasbide kultur elkartea: Kantu jira.
- Abenduak 3, asteartea, 10:00, San Telmo Museoa: Mintzodromoa.
- Abenduak 3, asteartea, 19:00, Kresala elkartea: Topa, euskararen alde.
- Abenduak 3, 19:30, Ernest LLuch Kultur Etxea: Solasean… Anjel Lertxundi. “Solasean…” programa arlo ezberdinetako sortzaileak elkarrizketatzean datza, bere nortasun, obra eta ibilbidean sakontzeko helburuarekin.