Txistorra postuak banatzeko zozketa hilaren 20an egingo dute
Ohiko San Tomas Feria dela eta, Donostia Kultura Festak-ek txistorra saltzeko postuak banatzeko egingo den zozketara onartutakoen behin betiko zerrendak argitaratu ditu. Postuak banatzeko zozketa datorren azaroaren 20an egingo da, eguerdiko 13:00etan Udaletxeko Pleno Aretoan. Egun horretan ordezkariren batekin bertaratzen ez direnak, zozketatik kanpo geratuko dira.