Amaran bigarren Basherri taldea sortzeko bilera egingo dute
Azaroaren 26an elkartuko dira Ikasbide kultur elkartean, 19:00etan.
Dagoeneko 40 Basherri talde baino gehiago daude Gipuzkoako herrietan, eta Donostian ere gehiago sortzen ari dira. 600 familia eta 60 baserritar baino gehiago daude sare honetan inplikatuta. Helburua baserritarren bizi-iraupena bermatzea da, eta baita kalitatezko elikagaiak ziurtatzea ere. Funtsean, inguruko baserritar bat eta berak ekoitzitako elikagaiak erosteko interesa duten bizilagun talde baten artean sortutako elkarkidetza da. Tarteka bi aldeen arteko bilerak egiten dira, eta besteak beste, baratzeko gorabeherak komentatzeko baliatzen dituzte.
Donostian, Amaran, talde berri bat osatzeko bilera deialdia egin dute. Ikasbide Elkartean (Isabel II. Etorbidea, 15) egingo dute bilera, azaroaren 26an, 19:00etan. Besteak beste, honako Basherri taldeak daude Donostian: Antiguotarrak I eta II (Antiguan), Guardaplata (Bidebieta), Amarako taldea, Egiako Taldea eta Groseko taldea.

