Libre lasterketa egingo dute abenduaren 14an
Herrikrossa.com webgunean ere. Partaide guztiek kamiseta laranja bat jasoko dute opari, eta lasterketan erabiltzea nahi dute antolatzaileek, hiria kolore laranjaz janzteko. Informazio gehiagorako librelasterketa@gmail.com posta elektronikora idatz daiteke edo 943-42 92 38 telefonora dei daiteke.
Libre lasterketa antolatu dute Donostian, lehen aldiz, Guztion konpromisoaz, Donostia LIBRE! lelopean. Hala, hiriaren erdialdeko kaleetan barrena 6 kilometroko ibilbidea egin beharko dute partaideek, abenduaren 14an, 20:00etan. Lasterketaren helburua epaiketa politikoen gastuei aurre egiteko ahalik eta diru gehien biltzea da: Madrilerako bidaiak, abokatuak, bermeak… hala, egunotan ia 80 euskal herritar epaitzen ari direla gogoratu dute antolatzaeileek, horien artean, bederatzi donostiar. Gainera, beste 200 euskal herritar inguru epaiketaren zain daudela gogorarazi dute. “Epaiketa politiko hauek guztiak gelditzea aldarrikatzen dugu”, aldarrikatu dute.
Zehazki, Bulebarrean hasi eta bukatu da lasterketa, eta aldez aurretik izena eman daiteke jada, 15 euroren truke; egunean bertan izena emateagatik, berriz, 18 euro ordaindu beharko dira. Antiguotarrak (Antigua), Suhazi (Parte Zaharra), Herria (Parte Zaharra), Ilunki (Amara), Marruma (Gros) eta Hontza (Loiola) tabernetan egin daiteke aldez aurreko izen ematea, baita