'Veleiako latina' hitzaldia emango du Alicia Satuek
Sos Iruña Veleia taldeak hitzaldi bat antolatu du Donostian, Udal Liburutegiaren San Jeronimo kaleko aretoan. Azaroaren 19an (asteartea, 19:00) Alicia Satuek ‘Veleiako latina’ hitzaldia emango du. Alicia Satue Zamorakoa da. Filologia Klasikoa eta Hizkuntzalaritza Indoeuroparra ikasitakoa, Mutrikuko Institutoan latina eta euskara irakaslea da. 2012an, Lehen Nazioarteko Biltzarrean, Iruña-Veleiako latinaz
oso hitzaldi bat eman zuen, eta ondoren txosten mardula idatzi gaiaz. Hitzaldia euskaraz emango du.