Añorgatarren berri emango du '25 geltokia' atariak
Añorgatarrek añorgatarrentzat sortutako proiektu komunikatiboa da 25 geltokia. Aspalditik sentitzen zuten behar hori; auzoko berriak eta auzotarren kezkak biltzeko gune bateratu bat sortzeko beharra, alegia. Behar horri erantzunez sortu dute egitasmo berria, Añorgako atari erreferentziala bihurtu nahi duena. Hiru helburu ditu proiektuak: Añorgako albisteak auzotar guztien eskura jartzea, Añorgako eragileen artean elkarlana sustatzea eta euskara bultzatzea. Hasiera batean sare sozialen bidez zabalduko dute Añorgarekin zerikusia duen albiste oro, baina etorkizunean egitasmoa gehiago garatzeko lanean ari dira. Facebook eta Twitter bidez hasi dira lanean jada.