Donostian igandean jokatuko duten txapelketako bertso saiorako sarrera gehiago jarri dituzte salgai
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoei dagokien saioa Gaska kiroldegian egingo dute azkenean, ikusle gehiagorentzako tokia egon dadin.
bertsosarrerak.eu atarian.
Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Igor Elortza eta Jon Martin arituko dira Donostiako finalaurrekoan. Saroi Jauregi arduratuko da saioa aurkeztu eta gidatzeaz.
Aurretik sarrerak erosiak zituztenek ez dute inolako arazorik izango Gaskara sartzeko, gainera, aldaketak ez du askorik suposatuko bertsozaleentzat, Gaska kiroldegia Atano III.a frontoiaren aldamenean baitago. Hori bai, Donostiako Maratoia jokatuko dute goizean, eta 8:00etatik 14:00etara, zirkulazio aldaketak izango dira hiriko kaleetan.
Bertsolari Txapelketa Nagusia azken saioetan sartua dago jada. Finalaurrekoen bigarren itzulia abiatuko da larunbat honetan Elizondon, eta igandean, berriz, 17:30ean, Donostian arituko dira sei bertsolari. Donostiako saioa, igandekoa, Atano III.a pilotalekuan jokatzekoa zen, baina antolatzaileen arabera, bertsozale gehiagok saioaz gozatzeko aukera izan dezaten, Gaska kiroldegira aldatu dute. Izan ere, sarrerak berehala bukatu ziren. Hala, salgai daude berriro ere Gaskako saiorako sarrerak