Mural bat egingo dute Aldakonean indarkeria matxistaren aurka
Hori dela eta, aurtengo kanpainaren bidez Donostiako puntu kritikoak bereganatu eta aldarrikapen gune bilakatuko dituzte hainbat jardueren bidez, ‘Kaleak eta gauak geureak dira’, mugimendu feministaren leloa aldarrikatuz.
Murala Aldakonean
Tailerrak, hitzaldiak, bideo-foruma, asko dira indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira egiten ari diren eta egingo dituzten jarduerak. Igandean, azaroak 24, adibidez, mural bat egingo dute Aldakonean, Egian. 11:00etatik aurrera emakumeen indarra islatuko duen irudia marraztuko dute.
Astelehenean alderdi politiko guztiek onartu duten erakunde adierazpen bat irakurriko dute Alderdi Ederren 11:00etan. 19:00etan, berriz, manifestazioa egingo dute ‘Feminismoak aske egiten gaitu’ lelopean.
Jarduerez gain, hiriko kale, denda, eta eraikin publikoetan, udaletxea eta Goikoa jauregian, esaterako, puntu moreak eta kartelak jarriko dituzte kanpainarekin bat eginez.
Azaroaren 25a indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna da, eta hainbat jarduera antolatu dituzte hirian.
Usandizaga institutuko ikasleek egin dute aurten ere indarkeria matxistaren kontrako kanpaina. ‘Hiria geureganatuz. Punto’ izango da aurtengo leloa, eta ilargi morea berriz aurtengo irudia.
Hirian dagoeneko puntu moreak agertzen hasi badira ere han eta hemen, gaur aurkeztu dute kanpaina. Naiara Sampedro, berdintasun zinegotziak adierazi duenez, “indarkeria matxista emakumeek eta gizonek jendartean dituzten ezberdintasunen ondorio da”. Emakumeen kontrako erasoak gune publiko naiz pribatuetan gertatzen direla gaineratu du Sampedrok, eta gutxituz badoaz ere, oraindik segurtasun, irisgarritasun edo ikusgarritasun gutxiko puntu kritikoak badirela oraindik Donostian. Dena dela, gune kritiko horiek izendatzea ez du egoki ikusten Sampedrok, “emakumeen beldurra ez areagotzeko”.
Gainera, gehien erabiltzen diren espazioak ere debekatutako gune bihurtzen direla esan du berdintasun zinegotziak, gauetan eraso matxistak gehitu egiten direlako.