Arte Ederren eraikina. (Argazkia: Nagore Koch)
Ricardo Burutaran Hirigintza zinegotziak adierazi duenez udal gobernuak jabeen txostena eta segurtasuna indartzeko neurriak hartzea gomendatzen duen txosten teknikoa aztertu ditu. Eta ondorioz, Arte Ederretako eraikinaren inguruan segurtasuna bermatzeko neurriak hartzea erabaki dute.
Horretarako udalak beharrezko eskakizuna bidali dio jabeari, eta honek hamar eguneko epea izango du hesiak jartzeko. Gainera, udal teknikariek eraikina kanpotik eta barrutik nola dagoen aztertuko dute, eraikinaren barruan neurriren bat hartzea komeni ote den erabakitzeko.
“Beti esan dugu gure helburua segurtasuna bermatzea dela eta txosten teknikoek neurriak hartzea gomendatzen bazuten, berehala egingo genuela eta hala egin dugu, gure konpromisoa betez” azpimarratu du Burutaranek.