Esteban Chavarri mendizale egiatarra omenduko dute
Aitzarte Mendi Taldeak Esteban Chavarri zena omenduko du igandean (azaroak 24). Taldeko lehendakaria zen Chavarri, eta joan den irailean hil zen. Plaza Haunditik Ametzagaina parkera mendi buelta egingo dute goizean, 9:30ean. Ondoren, 11:30ean, ekitaldi bat egingo dute haren omenez, Plaza Haundin bertan: Txalaparta, Trebeska Dantza Taldea, bideo proiekzioa eta hamabitakoa.