
Lurra Astinduz ikuskizuneko irudia. (Argazkia: Lurra Astinduz)
Lurra Astinduz ikuskizuna Antzoki Zaharrera iritsiko da aste honetan. Bi emanalditan ikusteko aukera izango da, ostiralean eta larunbatean, 20:00etan. Karrika Antzerki Taldeak Durangoko bonbardaketan oinarrituta
Martxoak 31 ikuskizuna sortu zuen, duela 6 urte. Lan hartan bonbardaketaren zergatiak, aurreko egunak eta egun berak suposatu izan zuena islatzen saiatu zinen. Ikuskizuneko partaideei, ordea, durangarren ondorengo bizipenak kontatzeko gogoa geratu zitzaien, eta horren ondorioz sortu dute
Lurra Astinduz. Hala, urte haietako sentimendu eta bizipenak azaleratu nahi izan dituzte, amodiozko istorio baten bidez. Guztira, 20 aktore inguruk parte hartzen dute ikuskizunean.
Sarrerak 15 eta 18 eurotan salgai daude dagoeneko.