Maitane Sagastume eta Jose Etxeberria aske geratu dira
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak atzo bederatzi euskal preso aske uzteko egindako eskaerari erantzunez, Auzitegi Nazionala atzo hasi zen haiei buruzko erabakiak hartzen. Hiru askatzeko agindu zuen, eta gaur falta zirenak askatzeko agindu du, Maitane Sagastume eta Jose Etxeberria amaratarrak, tartean.
Maitane Sagastumek 2009ko uztailetik behar zuen libre, eta Jose Etxeberriak 2010eko maiatzetik.