Meditazioa eta sexualitatea jorratuko dituzte Naradeva yoga eskolan
Sexualitatea eta meditazioari buruzko jardunaldiak antolatuko dituzte, abenduaren 6 eta 8a bitartean, Donostiako Naradeva yoga eskolan, Pushan eta Sargam adituen bitartez. Tailerretan izena emateko telefono hauek jarri dituzte eskura: 653725077 eta 690342720.
Bestalde, Naradeva yoga eskolan ere meditazio tailer bat egingo dute ostiralean, 19:00etatik 20:30ak bitartean, Elena Jimenez intxaurrondotarraren eskutik. Eskolaren egoitza Amezketa kaleko 17. zenbakian dago. Informazio gehiagorako, bi zenbaki hauek daude aukeran: 646294708 eta 943277987. Email honetara ere idatz daiteke: info@narayanayoga.com