Sarriegi omenduko dute Santa Zezilia egunean
Musika Eskolako webgunean. Creative commons lizentzia daukate, beraz, arazorik gabe jaitsi daitezke.
Santa Zezilia eguneko egitaraua
Naiara Sampedro Musika Eskolako irakasle eta ikasleekin batera izan da Santa Zezilia eguneko ospakizunen berri emateko. Sampedroren hitzetan, “Sarriegi hiriko musikari maitatuenetariko bat da. Haren lan gehienak ezagutzen ditugu jaietan txertatu direlako eta belaunaldiz belaunaldi igaro direlako. Sarriegiren obrak gure kulturaren ondare dira, eta asko zor diogu konpositoreari, bere musika herrikoiaren bidez ederki islatu baitu donostiarren arima”.
Bihar, azaroak 21, hiru kontzertu eskainiko dituzte:
-18:30ean, Musika Eskolako banda txikiak Sarriegiren danborrada eskainiko du Atotxako Zelai plazan.
-19:00etan, eskolako ganbarako taldeak emanaldia eskainiko du udaletxean, udalbatza aretoan.
-19:30ean, gitarra orkestrak kontzertua eskainiko du Intxaurrondo kultur etxean.
Ostiralean, azaroak 22, ikuskizun berezia egingo dute udaletxeko udalbatza aretoan. Sarriegiren lanik ezezagunenak eskainiko dituzte, baina bere bizitzaren eta lanaren berri ere emango dute. Izan ere, Sarriegi eta Santesteban, bere irakaslearen arteko bizipen bat interpretatuko dute Plus 55 programako bi aktorek, dantzari batzuen laguntzaz.
Ospakizunari amaiera emateko Musika eta Dantza eskolak Mondragon unibertsitatearekin batera Sarriegiri buruz egindako ikus-entzunezkoa eskainiko dute. 19:00etan hasiko da Sarriegiren omenezko Santa Zezilia eguneko jaialdi berezia.
Ehun urte bete dira Raimundo Sarriegi (1840-1913) hil zela, eta Donostiako Musika eta Dantza eskolako kideek berari eskainiko diote aurten Santa Zezilia eguna.
Azaroaren 22an ospatzen dute musikariek beren eguna. “Guk ondoen dakigun moduan ospatuko dugu, hau da, musika eskainiz”, adierazi du Mikel Mate, Musika Eskolako zuzendariak. Doinu guztiak egile berarenak izango dira, ordea, aurten. Izan ere, konpositore donostiarrari omenaldi gisa, Sarriegiren lanik ezezagunenak egokitu dituzte Santa Zezilia egunaren harira antolatu dituzten lau kontzertuetan ahots eta musika tresna ezberdinekin interpretatzeko. Berez, kaleko musikarekin, txaranga musikarekin lotzen dira Sarriegiren lanak, baina ganbara, txistu eta abesbatzarako egokitu dituztela azaldu du Matek.
Carlos de la Cruz, Musika eskolako txelo irakasleak Sarriegiren hamar pieza moldatu ditu. Partitura berri horiek herritarren eskura daudela adierazi dute Musika Eskolako kideek; Santa Zezilia eguneko kontzertuan ale batzuk doan banatuko dituzte udaletxean, eta bestela ere, edonoren eskura jarriko dituzte