Udalak Urumea zaintzeko plana abiarazi du
Eguraldi iragarpenak prezipitazio ugari iragarri du bihar-etzitarako. Alerta horia ezarri dute gaurko, euriagatik. Eta biharko, alerta laranja konfirmatu dute. Ostegunean egun osoan euri asko egingo du, eta alerta ostiraleko 12ak arte ezarri dute. Urumeako Plana aktibatu dute jarraipen fasean.