Abenduaren 12a arte luzatu dute Bonu Plana
Herritarren artean izandako arrakasta dela eta, Bonu Plana abenduaren 12a arte luzatzea erabaki dute.
Sshops Donostia eta Gipuzkoako Ostalarien elkarteak sustatutako egitasmoa da, eta bonuak salgai jarri zituzten lehen egunean 50 bonu baino gehiago saldu zituzten. Donostiako saltoki, taberna eta jatetxeei bultzada emateko helburuz sortutako proiektua da Bonu Plana, eta antolatzaileak pozik agertu dira izan duen harrerarekin.
Berez azaroaren 22an eta 23an erabiltzeko bakarrik sortu zuten Bonu Plana. 40 euro ordainduta, herritarrak 60 euro gastatzeko aukera du, 30 euro saltokietan eta beste 30 euro taberna edo jatetxeetan.