Aurten 80 urte bete dituzten ainton-amonak omendu dituzte. (Argazkia: Martuteneauzoa)
Aurten 80 urte bete dituzten auzotarrak omendu ditu Martuteneko Lurrargi jubilatu elkarteak.
Meza, bazkari oparoa eta ondoren bazkaloste atsegina igaro zituzten aiton-amonek larunbatean. Izan ere, 143 lagun bildu ziren Ametzagainan eta dantzatuz bukatu zuten ospakizun eguna.
Argazkian ezkerretik hasita, hauek dira aurten omendu dituzten aiton-amonak: Esperanza Sanchez, Maria Oyaneber, Consuelo Mendiburu, Petra Acosta, Joaquin Labaca, Elena Olarte, Maria Esnal, Maria Angeles Hernandez, Maria del Carmen Picabea, Rufina Ferreira.