Esne beltzak 'Gora!' egin nahi du disko berriarekin
Hamargarren musikaria batu zaio taldeari, Oier Zeberio zumaiarra; eta Haritz Lonbide bidebietarrak tronpetari moduan jarraitzen du. Guztira 17 abestik osatzen dute disko berria eta “bidaia” baten modukoa dela ziurtatu dute.
Bozgorailuetatik abestiak eman zuen ezagutzera Esne Beltza, eta bide batez, aireratze gisa hartu dute izena.
Esne Beltzako taldekideak honakoak dira: Xabi Solano (ahotsa, trikitixa, gitarrak, ukelelea eta oinarri elektronikoak), Zigor Lampre DZ (sanplerrak eta scratxak), Pello Gorrotxategi (teklatua eta akordeoia), Jon Mari Beasain (gitarrak eta panderoa), Aitor Zabaleta (baxua), Sergio Ordoñez Patxuko (ahotsa eta giroa), Jon Elizalde Jontron (tronboia), Haritz Lonbide Lonbi (tronpeta), Oier Zeberio (saxo tenorra) eta Iban Zugarramurdi (bateria). Musikariez gain, kide gehiagok ere osatzen dute Esne Beltza, eta disko berria osatzeko orduan, gainera, 20 kolaboratzaile baino gehiago izan dituzte, La Mala Rodriguez edo Deskontrol taldea, besteren artean.
Gora! Durangoko Azokak irauten duen bitartean taldeak izango duen postuan egongo da salgai. Gainera, abenduaren 6an, 14:30ean, Ahotsenean orduerdiko kontzertu bat eskainiko du taldeak. Behin azoka bukatuta, dendetara jauzia emango du diskoak, eta otsailean ekingo diote kontzertu birari.
Gora!, halaxe izena du Esne Beltzaren disko berriak, eta horixe da taldearen helburua ere, ibilbidean gora egitea. Orain arte bederatzi musikarik osatu dute taldea, Haritz Lonbide tropetari bidebietarra tartean; disko berriarekin batera, ordea, beste musikari bat batu da, Oier Zeberio zumaiarra. Zehazki, Gora! Esne Beltzaren laugarren estudioko lana da, bosgarren diskoa, Esne Zopak proiektua kontuan hartzen bada. Diskoaren aurkezpena egin dute taldekideek gaur goizean, eta Zigor Lampre DZren hitzetan, diskoa “bidaia bat” da. “Diskoa bidaia bat da, aurrekoen moduan. Ia abesti guztietarako kolaborazioak izan ditugu, batean izan ezik. Gero eta politagoa egiten da diskoa behin baino gehiagotan entzutean”, aipatu du DZk.
Xabi Solano izan zen taldearen bultzatzailea, eta kantu gehienen egilea ere bera izan da orain arte. Hala ere, oraingoan, Jon Elizalde Jontronek abesti bat egin du, eta DZk beste bi. Guztira, 17 abestik osatzen dute diskoa, Welcome, Gora, Itxarongelan, Harresiko kunbia… Solanoren esanetan, abestik gehienak azken urtean sortutakoak dira, baina badira bi duela bospasei urte egin eta bazterrean utziak zituztenak, eta horiek ere sartu dituzte. Ez dute lan erraza izan Esne Beltzakoek diskoa osatzen; taldekideetako bost Fermin Muguruzarekin No More Tour-ean ibili baitira, beraz, teknologia berrien bitartez egon dira harremanetan. “Sarean bat egin dugu. Dropbox bat sortu genuen, eta hor joan gara abestiak sartzen”, azaldu du Solanok.
Diskoa aurkeztearekin batera, 5 Gora aurkeztu dute, Esne Beltzaren zigilu berria; disko berria kaleratzeko erabili dutena, hain zuzen ere. Zehazki, grabazioa Hernaniko Ereñozun egin dute, entseatzen duten toki berean; eta ondoren, Badozen, Lapurdin, gehitu dituzte nahasketak eta ahotsak. “Soinu aldetik berritzailea da. Esne Beltzaren soinua du, baina ukitu modernoarekin-edo. Uste dut lortu dugula nahi genuen soinua”, aipatu du Pello Gorrotxategik. “Oraingoan produkzio aldetik gehiago landu dugu. Maketa estudiora eramaterako lagunduagoa zegoen”, gehitu du DZk. Zigiluarentzako 5 Gora izena hautatu izanak badu bere zentzua; izan ere, taldekideen esanetan,