Euskarak 365 egun dituela aldarrikatu dute
Su haietatik hitz hauek‘ egitasmoarekin lotura zuzena izango du. Egitasmo horren helburua azken 200 urteotan euskarak Donostian izan duen presentzia, garrantzia eta bilakaera ezagutzera ematea da.
Auzoz auzo osatutako panelak ere ikusgai jarriko dituzte abenduaren 3an. Goizez Antzoki Zaharrean egongo dira, eta arratsaldean berriz, Bulebarreko kioskoan jarriko dituzte.
Abenduaren 3an Antzoki Zaharrean egingo dute Euskararen Eguneko ekitaldi nagusia.
Hiriko hainbat txokotan Euskararen Egunaren harira hainbat jarduera egiten hasi badira ere, gaur egin dute aurkezpena. ‘Euskarak 365 egun’ da aurten aukeratu duten leloa. Izan ere, Nerea Txapartegi euskara arduradunak adierazi duenez, “urteko egun guztietan bizi nahi dugu euskaraz, eta ez dugu ahaztu behar herritarren bi heren euskaraz hitz egiteko edo ulertzeko gai direla Donostian”. Era berean, euskararen erabilera indartzea denez gaur egungo erronka nagusia, Txapartegik gaineratu du Euskararen Nazioarteko Eguna euskararen garrantzia aldarrikatzeko eta erabilera sustatzeko baliatuko dutela.
Horretarako, egitarau zabala prestatu dute. Ehun jardueratik gora antolatu dituzte Euskararen Egunaren harira hiriko auzoetan: antzerkiak, kontzertuak, mintzodromoa, hitzaldiak, antzezlanak… Udaleko Euskara Zerbitzua, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea eta auzoetako eragileak elkarrekin aritu dira egitaraua prestatzen, eta jarduerak asko eta anitzak badira ere, bi azpimarratu nahi izan dituzte.
–Euskararen aldeko urratsak: Asteburu honetan, panel handi bana jarriko dute hiriko 13 auzotan: Altza, Amara, Amara Berri, Antigua, Añorga, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo, Loiola, Loiolako Erribera, Martutene eta Parte Zaharrean. Auzotarrek osatuko dute panel hori gogoeta bati erantzunez: Zein urrats emateko prest zaude euskara sustatzeko?, edo zer egingo duzu euskararen alde?
Ainara Vazquez, Bagera Elkarteko ordezkariak azaldu duenez, modu honetan auzoetan Euskararen Egunaren harira sortu diren batzordeak elkartu dituzte nolabait, eta hiriko hainbat txokotan euskararen alde egiten ari diren lana irudikatu nahi izan dute. “Herritar orok egin dezake keinu txiki bat euskararen alde, eta panelen bidez parte hartze hori sustatu nahi dugu”, esan du Vazquezek.
Datorren asteartean, abenduaren 3an jasoko dituzte auzoetako panel guztiak eta bakoitzak letra bat duenez ‘Euskarak 365 egun’ lema osatuko dute panel guztiak batuta.
–Antzoki Zaharreko ikuskizuna: Euskararen Eguneko ospakizun nagusia Parte Zaharrean egingo dute. Goizeko 11:15ean, Abuztuaren 31 kalean ‘Lizasoain gogoan, alkatearen hitzetan’ jarduera antolatuko dute. Bertan Juan Karlos Izagirrek, garai bateko alkatearen hitzak ekarriko ditu gogora, hark euskararekiko izandako konpromisoa berretsiz. Jarraian, 11:30ean, hiru ibilbide literario egingo dituzte Parte Zaharrean. Ondoren, 12:00etan dantza, musika, bertsoa, mimika eta hitza uztartuko dituen emanaldi berezia eskainiko dute Antzoki Zaharrean.
Ikuskizun honek, udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Idazleen Elkarteak azaroaren bukaeran abian jarritako ‘