Amaia Lasa eta Itxaro Borda, Tedone jatetxean
Ostegunean (azaroak 28), 20:00etan, Amaia Lasa eta Itxaro Borda izango dira Tedone Jatetxean. Olerkiak eta beste zenbait testu irakurriko dituzte, eta bi musikari izango dituzte lagun, musika klasikoko hainbat pieza tronpa doinuekin jotzeko.

