Eneko Goia, EAJko bozeramailea. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Hileko azken osteguna izaki bihar osoko bilkura egingo dute udaletxean. Eneko Goia, zinegotzi jeltzaleak biharko saiora eramango dituzten gaiak nabarmendu ditu, zazpi mozio eta hiru erakunde adierazpen guztira.
Hiru adierazpenak adostasun osoz onartzea espero dute: Ubegiko zeharbidearen egoera, Ixa taldearen 25. urteurrena eta itsasbazterraren egoera.
Aurkeztuko dituzten zazpi mozioetatik hiru nabarmendu ditu Eneko Goiak. Batetik, Loiolako Erriberan trafikoaren abiadura moteltzeko neurriak hartzea proposatuko dute. Bestetik, oso aberasgarria dela uste dute isunak gizarte lanen bidez ordaintzeko aukera. Eta azkenik, Alokadenda zerbitzua defendatuko dute. Hau da, udalak bitartekari lana egitea lokalen jabeen eta enpresa bat ireki nahi duten herritarren artean.