Zikinkeria pilatzen den eremuak erakutsiko dituzte.
Sozialistak kezkatuta daude hiria “zikina eta utzia” dagoelako. Udal gobernuak gero eta diru gutxiago bideratzen duela salatu dute hiria garbi mantentzeko lanetarako. Gainera, Ernesto Gasco, PSE-EEko bozeramaileak adierazi duenez, gero eta kexa gehiago jasotzen dituzte herritarren eskutik, kaleak, parkeak edo auzoak zaindu gabe daudela adieraziz.
“Hiriaren utzikeria” salatuz, 2012ko urtarriletik aurtengo ekaina arte 10 mozio aurkeztu dituztela adierazi dute sozialistek. “Aurrerantzean ere udal gobernuari erantzunkizunak eskatzen jarraituko dugu baina gehiago nahi dugu”, esan du Gascok.
Horregatik, hiriko zikinkeriaren mapa bat egingo dute eta horretarako herritarren parte hartzea eskatu dute. Herritarren arretarako zerbitzura iristen diren argazkiak kudeatuko dituzte. Hala, hiriko auzo eta txoko guztietan dagoen utzikeria islatuko duen mapa bat egingo dute: moztu gabeko sastrakak, hondatutako bideak, zaborrak,…”Udal gobernuak hiriko egoera lotsagarria ikusi nahi ez badu, guk erakutsiko diogu”, esan du Gascok.
Sozialistek bildutako hainbat argazki.