Kirolaren inguruko saltoki eta zerbitzuak bateratzeko Grosteam sortu dute
Grosteam egitasmoaren webgunean argitu dituzte. Mobilerako aplikazio bat ere sortu dute.
Milla lasterketa
Grosteam egitasmoak antolatu duen lehen jarduera ere kirolari lotutako da: milia bateko lasterketa homologatua prestatu dute abenduaren 14rako, Milla. Saguesen hasi eta auzoan barrena osatu beharko dute ibilbidea parte hartzaileek. 16:00etan hasiko da korrikalari nahiz rollerentzat egokitu duten ibilbidea. Lau urtetik 14 urte artekoentzat berriz, Milla Txiki antolatu dute, adinaren arabera 200, 400 edo 800 metro izango dituen lasterketa.
Milla lasterketan parte hartzeko izena eman daiteke dagoeneko Kiroprobak.com webgunearen bitartez. Txipa dutenek bost euro ordaindu beharko dute eta gainerakoek zazpi.
Milla lasterketa da Grosteam egitasmoaren ekimenez egingo duten lehen jarduera. Abenduaren 14an, Saguestik aterako da lasterketa 16:00etan.
Kirolarekin loturiko hainbat zerbitzu daude Grosen, eta guztiak batuz Grosteam sortzea erabaki dute. Herritarrei abantailak emateaz gain, auzoko merkataritzari bultzada bat eman nahi diote horrela. Josu Ruiz, Garapen ekonomikoko zinegotziak adierazi duenez, “denda txiki askok osaturiko merkatalgune erraldoi bat bilakatuko dute Gros”.
Sustapenaren laguntza izan du egitasmo berri honek, eta “emaitza onak” izatea espero du Euken Sese, Sustapeneko zuzendariak. Honek argitu duenez, kirolarekin loturiko saltoki eta zerbitzu ugari dago Grosen, mendia, surfa, osasuna, kirol-moda, edo kirol eskolak, adibidez. Zerbitzu horietako batzuen jabeak udaletxean izan dira gaur Grosteam egitasmoaren berri emateko, eta merkatarien elkarlana ezinbestekoa dela azpimarratu dute euren dendek aurrera egin dezaten.
Grosteameko erabiltzaileek hainbat abantaila izango dituzte: erosketa bonuak, deskontuak, doan aparkatzeko aukera, zozketak…Egitasmoan parte hartu duten saltoki eta zerbitzu guztiak, nahiz herritarrentzako eskaintzak