Berdinduta egon arren, amaieran galdu du GBCk (63-67)
Ezin izan du Rio Natura Mombus talde galiziarra garaitu.
Markagailua martxan jartzeko hainbat saiakera egin behar izan dituzte bi aurkariek. Azkenean Raul Netok saskiratu du Gipuzkoa Basketen alde, eta orduan hasi dira Gipuzkoa Basket eta Rio Natura Monbus puntuak lortzen. Lehen laurdenean oso berdinduta ibili dira, eta puntu bateko abantailarekin bukatu du Gipuzkoa Basketek (18-17).
Bigarren laurdenean bi hirukoitz lortu ditu Gipuzkoa Basketek, hasi eta berehala. Baina galiziarrek borrokan jarraitu dute eta Delas-ek markagailua Rio Natura Mombusen alde jartzea lortu du (24-31).
Gipuzkoa Basketek ahalegin handia egin du aurrea hartzeko, eta Netok eta Robinsonek jokaldi handiak egin dituzte. halere, ez da nahikoa izan. Corbachoren hirukoitz batek galiziarrei bultzada handia eman die, eta Gipuzkoa Basketek ez du lortu markagailuari buelta ematea, eta azkenean 63-67 galdu dute Illunben.