(Argazkia: Realsociedad.com)
Celtaren aurka egin bezala, Realak markagailuari buelta eman dio partidaren bukaeran. Galtzen hasi arren, Espanyoli 1-2 nagusitu zaio atzo, Cornella Prat futbol zelaian. Hasi, gaizki hasi dira txuri-urdinak, baina minutuek aurrera egin ahala, hobera egin dute, eta garaipen garrantzitsua eskuratu.
Espanyolek aurrea hartu dio gol batekin. Griezmannen golari esker berdinketa lortu dute txuri-urdinek. Eta partidaren amaieran Stuanik bere atean gola sartu ondoren garaipena lortu du Realak: Pardoren erdiraketa bat Stuanik jo, eta bere atera bidali zuen baloia.