'Jaxinta' izango da Santo Tomas eguneko protagonista
Abenduaren 21erako 340 kilo inguru izango ditu.
Abenduaren 21ean Leitzako Arro baserriko ‘Jaxinta’ txerria izango da protagonista. Hala jakinarazi du Donostia Kulturako Festa unitateak. Egun 320 kiloko txerria da, baina festa egunerako 340 kilo inguru izango ditu. Leitzako Arro baserriko Kristina Saralegik hazi du txerria. Goiz goizetik izango da Konstituzio plazan, arratsaldean berriz ere Leitzara eraman arte.

