150 pertsona elkartu dira Mintzodromoan
Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur, eta jende andana parte hartzen ari da ospakizunetan. San Telmo Museoan Mintzodromoa egin dute, eta bertan 150 pertsona elkartu dira. Donostia eta euskarari buruz hitz egiten eta eztabaidatzen ari dira. Hiri euskalduna al da donostia? Ba al du nortasunik Donostiak? Nolakoa da Donostia? Kaleko paisaia euskalduna da? Maiz entzuten al duzu euskara kalean? Launaka elkartu eta hamabost minutu dituzte gai bakoitzari buruz hitz egiteko.




