Fito Rodriguezek eta Aritz Gorrotxategik euskarak azken 200 urteotan Donostian izan duen presentzia azaldu dute
Su haietatik hitz hauek liburua abiapuntu hartuta, euskarak hirian azken 200 urteotan izan duen presentzia azaldu dute gaur Aritz Gorrotxategi eta Fito Rodriguez idazleek. Bisita gidatu bana egin dute. Abuztuaren 31 kaletik Lasala plazarako bidea hartu du Fito Rodriguezek; eta Abuztuaren 31 kaletik Konstituzio plazara abiatu da Aritz Gorrotxategi. 1813ko pasarteak gogoratu dituzte, euskararekin lotura dutenak.