Lizasoain alkateak euskararekin izan zuen konpromisoa berretsi du Izagirrek
http://youtu.be/u1oKv7r6LcM
Euskararen Eguneko ospakizun nagusia Parte Zaharrean egin dute, Abuztuaren 31 kalean. Juan Karlos Izagirrek, Joakin Lizasoain Donostiako alkate zenaren hitzak hitzak ekarri ditu gogora, eta hark euskararekin izan zuen konpromisoa berretsi du.
1893ean, Donostia suntsitu eta 81 urte geroago, gertaera hura ahaztu ez zedin, Udalak euskaraz eta gaztelaniaz plaka bana ipintzea erabaki zuen. Egun abuztuaren 31 kalean jarraitzen du plaka horrek. Egun hartan irakurritako hitzaldia irakurri du Izagirrek. Hitzaldiaren hasieran euskaraz edo gaztelaniaz egin beharraren inguruan zalantza agertu zuen Lizasoainek, baina azkenean euskaraz egingo zuela adierazi zuen: “Dudan egondu naiz nola lau itz abek esan, edo gaztelaniyaz edo euskeraz, bañan pentzatu det euskeraz esan bear nitubela, naiz nere euskera eskasian, fest au eman degun kasuan gure kosketako kale maiti ontan”.